Indesa ere KORRIKArekin bat!

Indesak gogoz eta ilusio handiz Korrikan parte hartu du aurten bere kilometroa eskuratuz. Zehatz esateko, martxoaren 18an arratsaldeko 20:00etan hartu genuen lekukoa 1031 Kilometroan.

Lekukoa eramatea hiru lankideei egokitu zitzaien, zozketa bidez, hauek pozik eta harrotasunez eraman zuten lekukoa Indesaren izenean.

Milaka lagunek parte hartu dute euskararen alde egiten den ekimen erraldoi eta ikusgarri honetan eta nola ez, gu ere bertan izan gara gure Euskara-Batzordeak antolatua.

Eskerrik asko parte hartu eta gerturatu zineten guztioi.