Indesa 2010 irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, pertsona ezinduei kalitatezko enplegu egonkorra eskaintzeko sortutakoa, erabateko laneratze eta gizarteratzea lortzeko asmoz. Helburu horrekin konpromiso tinkoa du, eta gure zerbitzuen bitartez argi uzten dugu enpresa eraginkortasunak eta gizarte bokazioak kalitatezko lana ematen dutela fruitu gisa. Enplegu eskaintza zabalena sorrarazteko, industria eta zerbitzuen jarduerak kudeatzen ditugu, eta tailerretatik enpresa pribatuei zein sektore publikoei eskaintzen diegu arreta. Betiere prezio lehiakorrean eta bezeroaren beharrizanei erantzunez.

 

Gure balio nagusia pertsonak dira.
Indesa2010 erakundearen gizarte bokazioa erabakigarria da pertsonak gure motor nagusi gisa hartzean. Gizarteratzeko ibilbidearen barruan, berdintasunaren aldeko apustua egin dugu, eta gure jardunak helburu garrantzitsua lortzea ahalbidetzen du: ezinduek lan ordaindua izatea eta herritar aktibo gisa hartzea, komunitate barruan baliagarriak direla ulertzen baita lan eginez komunitatea garatzen laguntzen dutelako.

Enpresa hobekuntza kudeaketako helburu gisa.
Enpresa irizpideei jarraiki, Indesa2010 erakundean hainbat jarduera desberdin kudeatzen ditugu, esaterako ikuztegiak eta garbiketa industriala, lorezaintza eta baratzezaintza, sukaldaritza industriala, mekanizatua eta muntaketa, etab., bezeroari honako hau eskainiz:
– Profesionaltasuna
– Espezializazioa
– Hautaketa
– Bezeroarengandik gertu
– Konfiantza

Lana errazago eta errentagarriago bihurtzea da konpromisoa.
Egindako lanen kalitateak gure bezeroen konfiantza dakar, espektatibetatik harago jotzen duten pertsonak izatea garrantzitsua dela baloratzen dakitelako. Etengabe hobetzeko kultura uneoro dago presente garatzen ditugun jardueretan, errazenetik hasi eta konplexuenera. Gakoa beharrizan berezietara egokitzen jakitea da, soluzio zehatzekin.

 

“Araban ezintasunen bat daukaten pertsonentzako laneratze eta gizarteratze enpresa eredua gara, eta lurraldeko enpresa garrantzitsuenetako bat izan arte hazi gara. Zatoz gurekin!”
Indesa2010 erakundeko taldea