Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan, INDESA 2010 tailerretan dibulgazio-jarduera batzuk egiten ari dira, "Prebentzioa komunikazioaren bidez" proiektuaren esparruan. Zehazki, Miñoien kidegoaren eskutik, Interneteko eta sare sozialetako arriskuei buruzko lehen dibulgazio-jarduerak egiten ari dira. Parte-hartzea eta jarduera oso positiboak izaten ari dira, eta INDESAren beste lan-arlo batzuetan jarraitzea aurreikusi da. Sukaldean, Arbulun eta Garbitegian parte hartu duten taldeen argazkiak erantsi ditugu.