Relleno-2010-sukalde-lehiaketa-elkarte gastronomiko

Apirilaren 21ean, Elkarte Gastronomikoen 53. Sukaldaritza Lehiaketa egin zen Probintzia plazan, Arabako Foru Aldundiaren jauregiaren aurrean. Araban egiten diren lehiaketa gastronomikoen artean entzuterik handienekoa da, ezbairik gabe, eta Euskadiko garrantzitsuenetako bat; izan ere, duela mende erdi baino gehiago hasi ziren egiten, beti San Prudentzio jaien barruan, eta ez du orduz geroztik etenik izan.

Aurtengo honetan, iaz bezala, Indesa era aktiboan aritu da lankidetzan ekitaldiaren antolatzailea den BOILUR Federazioarekin, Indesako sukaldeko langileak lehiaketa gastronomiko garrantzitsu horren epaimahaikide izan baitira. Indesako Sukalde Ataleko buru Alberto Benitok parte hartu zuen, bere sukaldari taldeko kide Susana Diazekin batera, eta elkarte parte hartzaileek prestatutako jakiak dastatu eta ebaluatu zituzten; zehazki, perretxiko nahaski klasikoa eta bakailao plater librea.

Sariak emateko ekitaldian ere parte hartu zuten, Ramiro González Vicente Arabako diputatu nagusia buru zela.