Joan den astean, Indesak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen Basque Team Fundazioarekin, eliteko kirolariak lan-eremuan integratzea errazteko helburuarekin. Akordio honen bidez, euskal kirolariak laneratzen lagundu nahi da, dibertsitate funtzionala dutenak barne, bai kirol-ibilbidean zehar, bai amaieran.

Hitzarmen horren arabera, Indesak konpromisoa hartzen du kirolarien behar espezifikoetara egokitutako enplegu-aukerak eskaintzeko, eta, horrela, haien betebehar profesionalen eta entrenamendu eta lehiaketen arteko oreka mantentzeko.

Lankidetza-hitzarmen honen helburua da, halaber, desgaitasuna duten pertsonek gizartearen alderdi guztietan parte hartzea, baita eliteko kirolean ere. Haien laneratzea erraztea, beren kirol-karrera eta karrera profesionalak orekatzen lagunduz edota beren kirol-erretiroaren ondoren lan-mundurako trantsizioan lagunduz, gure helburu sozialaren funtsezko zati handi bat izanik. Helburu hori gizarte inklusiboago eta bidezkoago baten alde lan egiten duten erakundeen ahalegin bateratuari esker lortzen da.