INDESA enplegurako zentro bereziak, Oztoporik Gabe 9. azokan parte hartu du, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin eta Gizarte Zerbitzuen Sailarekin batera. Irisgarritasunari, adineko pertsonei eta desgaitasunen bat duten pertsonei eta laguntza teknikoei buruzko azoka urriaren 5ean, 6an eta 7an egin zen Gasteizeko Europa Jauregian.

Ekimen hau aukera aparta da dibertsitate funtzionala duten pertsonen errealitatea ikusarazteko eta baita arlo honetan lan egiten duten erakundeak eta gizarte entitateak eta enpresek merkaturatzen dituzten berrikuntza teknikoak eta laguntzak ere.

Berrogei stand baino gehiago izan ziren azokan eta berrikuntza asko izan ziren honako hauen inguruan: egokitutako ibilgailuak, domotika, autoegokitutako eskolak, mugikortasuna, kirol egokitua, turismo irisgarria, lana, igogailuak, arropa egokitua eta laguntza teknikoak. Gainera, ezagutzera eman ziren kirol ekintzak eta baita erakunde, elkarte eta federazioen lana ere, eta hainbat hitzaldi eta arte erakusketa izan ziren.

INDESAK Arabako Foru Aldundiaren standean hartu zuen parte, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin eta Gizarte Zerbitzuen Sailarekin batera, enplegurako zentro berezia izanik erakunde horri atxikirik baitago.

Horrez gain, INDESAko zuzendari-gerenteak, Patxi Antonek, laneratzeari buruzko hitzaldi batean parte hartu zuen 200 bat pertsonaren aurrean. Mahainguru bat izan zen eta bertan parte hartu zuten, halaber, Nerea Melgosak, Gasteizeko Udaleko Enplegurako eta Garapen Ekonomiko Jasangarrirako Saileko zinegotziak, eta Anabel Garcíak, ONCE fundazioaren giza baliabideen saileko (INSERTA) arduradunak.