limpieza-zentro-hiritar-Zabalgana

Gasteiz, 2017ko azaroaren 3a. Indesa 2010 sozietateak eskainiko du garbiketa zerbitzua Zabalganeko gizarte etxean, zeina iragan irailaren 28an ireki zen. Horiek horrela, Arabako Foru Aldundiaren –zatirik handiena– eta lurraldeko zenbait toki erakunderen partaidetzako sozietate horrek Gasteizko dozena bat gizarte etxeren garbiketa zerbitzuaren ardura izango du, bai eta Arabako hiriburuko beste zenbait udal zerbitzurena ere, hala nola, San Prudentzio egoitzarena eta Olarizuko Santa Maria babespeko apartamentuena.

Indesa 2010 sozietateak 800 langile ditu eta horietatik ehuneko laurogeita hamarrek desgaitasunen bat daukate. Desgaitu horietatik 300 adimen desgaituak dira, 70ek buruko gaixotasun edo gaixotasun psikikoren bat dute, 300ek desgaitasun fisikoren bat eta 60k zentzumenekoa. Indesa 2010 enpresaren langile gehienek arlo hauetan dihardute: industrian, garbiketan, lorezaintzan, garbitegi industrialean eta otordu-zerbitzuan edo cateringean.