Gasteiz, 2019ko irailaren 5a Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak ebatzi du “gizarte ekimeneko enplegu zentro bereziaren” kalifikazio ofiziala ematea Indesa 2010 kapital publikoko sozietateari, zeinean partaidetza baitute Arabako Foru Aldundiak —partaidetzarik handiena du berak— eta lurraldeko zenbait toki erakundek, hala nola Arabako Batzar Nagusiek; Gasteiz, Laudio, Oion, Aiara, Arratzua-Ubarrundia eta Burgeluko udalek; eta Eusko Jaurlaritzak.

Indesa 2010 sozietatearen betekizuna da kalitatezko lan aukerak eta gizarte, ekonomia eta ingurumen aldetik jasangarriak direnak sortzea Arabako desgaituentzat, haiek laneratzea eta gizarteratzea lortzeko bide gisa, eta 800 langiletik gora ditu, zeinen artean hamarretik bederatzik era bateko edo besteko desgaitasuna baitu.

Gizarte ekimenekotzat kalifika daiteke, hain zuzen zentroan ehuneko berrogeita hamarretik gorako partaidetza baitute irabazteko xederik gabeko erakunde publikoek, beren estatutuetan izaera soziala aitortuta dutenek, eta haiek sustatua baita zentroa.

Aitorpen horrek ekarriko du Indesa 2010 sozietateak irabazi guztiak berrinbertitzea desgaituentzako lan aukerak sortzeko eta bere lehiakortasuna eta gizarte ekonomiako jarduna etengabe hobetzeko, baina betiere aukera izango du irabaziak enplegu zentro berezian bertan berrinbertitzeko.