indesa-punto-lila

Indesa 2010 Enplegu Zentro Bereziak bere eraikin eta ibilgailu guztietan puntu lila ipini du, emakumeenganako edozein indarkeria motaren gaitzespenaren ikurra. Puntu lilak “Emakumeen aurkako indarkeriari ez-No a la violencia contra las mujeres” lema darama ondoan.

Hil honen 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, enpresako berdintasun planaren jarraipenerako batzordeak eskatuta, Indesa 2010ek kartel horiek ipini ditu bere ekipamendu guztietan, eta hor egongo dira aurrerakoan. Zehazkiago, Gasteizko, Jundizko, Arbuluko, Laudioko eta Oiongo instalazioetan eta enpresaren ibilgailu guztietan ipini dira.

Indesa-point-lila-autoa Indesa-point-lila-eraikinak