lortu-sello-calidad-indesa-industrial-vitoria-gasteiz

Lantegiak 115 pertsonako plantilla dauka eta gehienak desgaituak dira, eta lantegiaren jarduna da manipulatuak ekoiztea eta muntaketa mekanikoak eta elektrikoak egitea

Gasteiz, 2019ko martxoaren 11. Indesa 2010 SL enpleguko zentro bereziak kalitatearen bere lehenengo ziurtagiria lortu du, zeinak egiaztatzen baitu ISO 9001:2015 araudia betetzen duela, eta hori da lantegiaren kudeaketako kalitate zigilu bat. Hain zuzen ere, ziurtagiriak egiaztatzen du Lortu industria lantegiaren kudeaketako kalitatea.

Indesa 2010en kapitala publikoa da eta gehiena Arabako Foru Aldundiaren eta lurraldeko zenbait tokiko erakunderen esku dago, besteak beste, Arabako Batzar Nagusien edota Gasteizko, Laudioko, Oiongo, Aiarako edota Arrazua- Ubarrundiako eta Burgeluko udalen esku, bai eta Eusko Jaurlaritzaren esku ere.

Enpleguko zentro bereziaren xedea da dibertsitate funtzionaleko pertsonak laneratzea. 843 langile ditu, eta haietatik % 92 desgaitasunen bat duten pertsonak dira. Hauexek dira haren lan arlo jada finkatuak: industria, lorezaintza, garbiketa, cateringa eta arropa-garbiketa. Horrez gain, bada seigarren lan arlo bat ere, non jarduera berriak jartzen baitira martxan, besteak beste, laguntza teknikoen lantegia edo ostalaritza, Forondako Aireportuko kafetegiaren kudeatzeko.

Lortuk manipulatuen jarduerarako eta packagingerako ISO 9001:2015 ziurtagiria lortu izanak esan nahi du lantegi horrek prozedura eraginkor bat daukala, bere kalitatearen kontrol sistema estandarizatzen duena eta barruko prozesuen etengabeko hobekuntzari laguntzen diona.

Lortu Gasteizko Betoñuko industrialdean dago, 115 pertsonako plantilla dauka, eta haren jarduna da manipulatuak ekoiztea eta muntaketa mekanikoak eta elektrikoak egitea.

Lortu lantegia 1980an sortu zen lehentasunezko xede batekin, eta zen enplegurako aukera ematea Arabako desgaituei, eta huraxe izan zen Indesa 2010en jatorria.
Ondoren, lantegi berriak sortu ziren industrialdean, hala nola Kimu Oionen, Lantze Laudion, eta Anezka Gasteizen.