Kirol klubak hainbat gizarte ekintza antolatuko ditu Indesako langileentzat, erabat gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 3a. Indesa 2010 enplegu zentro bereziak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Zuzenak Fundazioarekin, 2022/2023 denboraldian kirol klubaren kirol egokitua bultzatzeko, bai eta klubak eta fundazioak berak egiten dituzten kirol eta gizarte jarduerak ere. Horrela, harreman bat ezartzen da Indesaren eta Zuzenak Fundazioaren artean. Harreman horretan, kirol egokituaren arloko bat-egiteak eta baterako ekintzak ezarriko dira, bai eta desgaitasuna duten pertsonei ikusgarritasuna emateko gizarte ekintzak ere.

Itxaso Carrillo fundazioko gerenteak, Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak eta José Luis Alonso Quilchano Indesako zuzendari-kudeatzaileak lagunduta, ‘Almudena Cid’ Jarduera Fisiko Egokiturako Zentroa (CAFA), hau da, Zuzenak elkartearen egoitza, bisitatu dute gaur goizean. Bertan, bi erakundeek kirol egokitua sustatzeko egin duten ahalegina batzen duen hitzarmena aurkeztu da.

Indesa 2010 kapital publikoko sozietate bat da, eta aurten hiru hamarkada beteko ditu sortu zenetik, desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu aukerak eskainiz eta kolektibo horri lan produktiboa eta ordaindua eskainiz. Administrazioen partaidetza du, gehienbat Arabako Foru Aldundiarena, eta 900 langile baino gehiago ditu lantegi eta lan zentroetan. Langile horietatik, hamarretik bederatzik desgaitasunen bat dute. Dibertsitate funtzionala duten pertsonen artean gehiengoak adimen desgaitasuna du ( % 55), eta horren atzetik daude desgaitasun fisikoa dutenak ( % 41) eta zentzumen desgaitasuna dutenak ( % 4).

Gaur aurkeztu den lankidetza hitzarmenaren esparruan, Zuzenak Fundazioak hainbat gizarte jarduera egingo ditu Indesako langileentzat, erabat gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko. Horrela, Zuzenak elkarteak ate irekien egun bat antolatuko du bere instalazioetan, enplegu zentro bereziko langileek hurbilago izan ditzaten kluba osatzen duten kirolari erreferentziazkoak.

Gainera, denboraldian zehar, Zuzenak Fundazioak pertsonak gizarteratzeko eta haien senideak prestatzeko egiten dituen kirol eta gizarte ekintza guztiak helaraziko zaizkio Indesari. Jarduera horiek dohainik eskuratu ahal izango dira kasu batzuetan, edo abantaila ekonomikoekin beste batzuetan. Indesako langileek programa horiekin bat egin ahal izango dute fundazioak Gasteizen, Laudion, Amurrion eta Agurainen antolatzen dituen jardueretan.

Zuzenak enpresak, halaber, enplegu zentro bereziaren marka zabalduko du berotzeko elastikoetan, jokorako gurpil aulkietan, saski hondoetan eta partidak iragartzeko karteletan.

Emilio Sola foru-diputatuak hitzarmen horren garrantzia nabarmendu du, eta adierazi du Indesak eta Zuzenak Fundazioak “helburu orokor bera dutela, hau da, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta normalizazioa lortzea. Erakunde publikoak kolektibo horri eta klubari eskaintzen dizkien enplegu aukeren bidez egiten du, kirol diziplina desberdinei lotutako eta eta Arabako gizartea sentsibilizatzearen aldeko jardueren bidez. Beti azpimarratzen dugu Indesaren balio nagusia pertsonak direla, eta hori da Zuzenak programari laguntza ematearen arrazoia. Izan ere, programa horrek eragin positiboa izango du pertsonengan, bai klubeko kirol jardueretan parte hartzen dutenengan, bai enplegu zentro bereziko langile guztiengan, Fundazioak denboraldi honetan antolatutako hainbat jarduerez baliatu ahal izango baitira.”

Bestalde, Zuzenak elkarteko gerente Itxaso Carrillok adierazi du lankidetza hitzarmen hori oso garrantzitsua dela, bi erakundeek gauza asko dituztelako komunean eta sinergiak sor daitezkeelako helburu beraren alde lan egiteko, hau da, desgaitasuna duten pertsonen normalizazioa eta gizarteratzea. Egingo ditugun ekintzen artean, Zuzenak erakundeak informazio eta baliabide guztiak helaraziko dizkie Indesako langileei, la -munduan sartuta dauden pertsona desgaituak baitira. Gure eginkizuna izango da Zuzenak elkartearen instalazioetara joateko aukera ematea ariketa fisikoa eta kirolak diziplina egokituetan egiteko. Izan ere, erakundearen sorreratik egin dugu apustua izan da kirolaren bidez osasunaren eta bizimodu osasungarriaren alde egitea.