Indesit-2010-barcelona-alumnos-gizarteratzea

Martxoaren 14an, Terrassako (Bartzelona) Montserrat Roig institutuan Gizarteratzea goi mailako zikloa egiten ari den ikasle talde bat izan zen Indesa 2010 garbitegiaren instalazioetan, bisitan.

Egunean zehar, gazte taldeak aukera izan zuen ezagutzeko zer jarduera egiten dituen Indesa 2010 enpresak bertako hainbat ataletan, eta, era berean, garbitegi industrialaren instalazioak ere ikusi ahal izan zituzten. Izan ere, Indesa enplegu zentro berezia da, Araban ezinduak laneratzeko helburua duena.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) ekimenez egin zen bisita, eta hari esker, ikasleek in situ ikusi ahal izan zituzten ekoizpen prozesua eta instalazioak, oro har.

Indesa 2010 garbitegian, ehun langiletik gora daude eta milaka kilo arropa garbitzen dira astean, gehiena Arabako eta Debagoieneko Osakidetzaren ospitale sarekoa eta GOFEren egoitzetakoa.

Indesa 2010 enpresako zuzendaritza taldeak eskerrak eman zizkien ikasleei bisitan agertutako interesagatik, eta zorte ona opatu zien gizarte integrazio eta inklusioaren eremuko profesional gisa etorkizunean egingo duten ibilbiderako.